XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ketengailua ixterakoan, isub2 korrontea hasiko da pasatzen.

Hau ere sinusoidala izango da eta maiztasun berdinekoa.

Lehen, primariotik pasatzen zen isub1 korrontea eta orain pasako dena, ez dira berdinak izango.

Tentsioen aldetik Vsub1 ez da aldatzen eta Vsub2 bi egoeretan antzekoa izango da.

Beraz, izendatua hutsekoa.

5.3.- TRANSFORMADORE MONOFASIKOAREN EGITURA.

Transformadore monofasiko batek bi zirkuitu elektriko ditu, eta zirkuitu magnetiko bat fluxuarentzat.

Zirkuitu elektrikoei primarioa eta sekundarioa deitzen zaie, orain arte guk egin dugun bezalaxe.

Zirkuitu hauen jarrera desberdina izan daiteke eginkizun berbera betetzeko.

Hona, adibide batzuk.

Ikus 5.5. irudia.

(a) Primarioa zutabe batean eta sekundarioa bestean
(b) Bai primarioa eta bai sekundarioa, biak bi zutabetan erdibiturik
(c) Primarioa eta sekundarioa, zutabe bakar eta berean
(d) Primarioa eta sekundarioa zutabe bakarrean baina fluxua bi bidetan erdibitzen da
.

Albotako zutabeak erdikoaren erdia dira sekzioz /5.5. irudia.